Skip to main content

Gure zerbitzuak

Zerbitzu-sorta osoa eskaintzen dugu, igogailuen sektoreak egunero aurrera egin dezan.

ORDEZKARITZA

Administrazioekiko harreman estua.

GAURKOTASUNA

Lege- eta arau-arloko berritasunei buruzko informazioa ematea.

AHOLKULARITZA

Enpresa elkartuei aholkularitza eta bitartekaritza eskaintzea, eta zalantzak argitzea

Honako hauek dira EIGELen oinarrizko helburuak:

  • Elkartegintza-espiritua sustatzea, enpresa elkartuen arazoak ebazteko bide gisa.
  • Kideen arteko komunikazioa eta elkartasuna sustatzea.
  • Etika profesionalaren garapena sustatzea.
  • Enpresa elkartuak, edo horien taldeak, ordezkatzea interes komuneko gaietan, erakunde publiko, entitate pribatu edo partikularren aurrean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunekin harreman estuak izatea.
  • Igogailu Enpresen Espainiako Federazioarekin eta sektoreko beste elkarte batzuekin harreman instituzionalak ezartzea.
  • Elkartea edo enpresa elkartuak ordezkatzea auzitegietan, orotariko ekintza zibil, administrazioarekiko auzi, penal eta abarretan jardutean.
  • Informazioa eta dokumentazioa eskaintzea interes komunekoak diren gaiei buruz.

Egin zaitez bazkide

Igogailuen fabrikatzaile edo instalatzailea bazara Euskal Autonomia Erkidegoan, eta oraindik ez bazara bazkide egin, bete ezazu formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara.