ELKARTEA

Euskadiko Igogailu Enpresen Elkartea, EIGEL, enpresen erakunde profesional pribatu bat da, irabazi-asmorik gabea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten dena. 2007ko urtarrilaren 22an sortu zen Askatasun Sindikalari buruzko 19/1997 Legearen babesean. Gaur egun, igogailuak fabrikatzen, muntatzen eta zaintzen dituzten eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten enpresek osatzen dute. Bilbon du egoitza, Mitxel Labegerie kaleko 1-2 zenbakietan (posta-kodea: 48005).

Elkartearen gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Zuzendaritza Batzordea dira, eta baditu, halaber, laneko zenbait batzorde ere, hala nola Industria, Teknika, Lanekoa eta Prestakuntzakoa.

EIGEL Igogailu Enpresen Espainiako Federazioko (FEEDA, FederaciĆ³n Empresarial EspaƱola de Ascensores) kidea da, eta, haren bitartez, Igogailuen Europako Elkartekoa (ELA, European Lift Asociation).